Bizikleta Festa izango da zapatuan

Zuriñe Urruela Santidrian 2022ko urr. 3a, 15:32

2017ko Bizikleta Festa

Urriaren 8an, 17:00etan, Lokatza Ziklismo Eskolaren ohiko Bizikleta Festa izango da, azken bi urteetan antolatu ezinean egon ondoren.

Haien helburu nagusia da umeei eta haurrei ziklismoaz gozatzeko aukera ematea. Horregatik espero dute egin zen azken urtean izandako partaidetza arrakastatsua errepikatzea, 120 ume batu baitziren orduan.

Ekitaldia Seminarioko patioan izango da eta adin guztietako ume eta gazteek parte hartu ahal izango dute; bizikletan lehen pausoak ematen ari direnek ere bai. 

Parte hartzeko, Seminarioan bertan eman ahal izango da izena, doan, 16:30ean hasita. Eta bakoitzak bere bizikleta edo motor txikia eta kaskoa eraman beharko ditu etxetik.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak