Urriaren 5ean egingo da ortu komunitarioen lursailak esleitzeko zozketa

Idoia Aranbarri Arzuaga 2022ko urr. 1a, 11:47

Zozketa udaletxeko pleno aretoan egingo da, goizeko hamaiketan. 80 herritarrek egin dute eskaera San Joxepeko ortu komunitarioetarako. Horietatik 75 onartu dira eta erreklamazioa jarri ahal izango dute baztertuek. Guztira, 30 eta 50 metro koadro bitarteko 96 lursail aterako dira zozketara.

Urriaren 5ean, goizeko hamaiketan egingo da San Joxepeko ortu komunitarioak esleitzeko zozketa udaletxean. Guztira 80 eskaera aurkeztu dira, eta, behin-behinean, 75 onartu dira. Udalak adierazi duenez, beste bostak baztertuak izan dira deialdiko baldintzak betetzen ez zituztelako edo dokumentazioa falta zitzaielako. Hala ere, erreklamazioa aurkezteko aukera dute.

Guztira, 30 eta 50 metro koadroko 96 lursail aterako dira zozketara; hortaz, onuradunei zein zati egokitu zaien jakiteko izango da zozketa. Udaletik aurreratu dutenez, behin zozketa eginda epez kanpo jaso diren eskaerak tramitatzen hasiko dira, jaso diren ordenean; eta lurrak epez kanpoko eskaeren hurrenkeran esleituko dira, betiere baldintza betetzen badituzte.

Halaber, ortuak erabiltzen hasi aurretik lau orduko ikastaroa egin beharko dute onuradunek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak