Adineko pertsonen eskubideak aldarrikatuko dituzte zapatuan

Zuriñe Urruela Santidrian 2022ko ira. 29a, 16:07

Adineko Pertsonen Nazioarteko Eguna indartzeko eta zabaltzeko helburuarekin, urriaren 1ean, Bergarako pertsona nagusiak ordezkatzen dituzten hainbat taldek eta Udalak aldarrikapen ekitaldi bat antolatu dute.

Ekitaldia Munibe plazan egingo da zapatuan, 12:00etan, –euria eginez gero Seminarioko patioko karpan–. Hiru elkarteen –Duintasuna, San Joxepe eta Nagusilan– artean adostutako adierazpena irakurriko da; jaia girotzeko, abesti saio bat egingo da eta mokadutxoa eta edatekoa banatuko dira. 

Adineko pertsonen eskubideak aldarrikatzeko, 1990eko abenduaren 14an, Nazio Batuek talde horren nazioarteko eguna aldarrikatu zuten. 1991eko urriaren 1ean lehenengo aldiz ospatu zen, eta hortik aurrera, urtero ospatzen da.

Egunaren asmoa da bizitzaren luzapenari eta honek duen balioari buruzko kontzientzia hartzea, gizarte inklusibo, integratzaile eta bidezkoagoak lortzeko lan egiteko beharra erakustea, eta adineko pertsonen bizi-kalitatea hobetzera bideratutako politikak garatzearen garrantziaz gogoeta egitea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak