Ekintzaileentzako lan-espazio berria, zabalik urritik aurrera

Idoia Aranbarri Arzuaga 2022ko ira. 30a, 08:33

UNEDeko eta Bergarako Udaleko ordezkariak Alkar Lankidetza Gunean. (Argazkia: Bergarako Udala)

Debagoienean erroldatutako ekintzaileek erabili ahal izango dute UNEDeko Alkar Lankidetza Gunea.

Urriaren 3tik aurrera eman ahal izango dute Alkar Lankidetza Gunea erabiltzeko izena Bergaran edo Debagoienean erroldatutako ekintzaileek, Bergararren Arreta Zerbitzuan eskaera aurkeztuta. UNEDekin egindako hitzarmenari esker, UNEDeko gela bat prest jarri du Udalak. Erabiltzaileek indarrean dauden prezio publikoak ordaindu beharko dituzte, eta ordutegia egoitzak duena izango da.

Espazio honen helburua da bailarako ekintzaileei lanerako espazio partekatua eskaintzea; lankidetzako ekonomia ereduan oinarrituta, hala nola sinergiak lortu, elkarrekin ikasi, harremanak sustatu eta proiektuak nahiz ezagutzak partekatzeko.

Udalak adierazi duenez, lan egiteko moduak eta lanbideak ere aldatzen doaz, eta, askotan, pertsona horiek euren lana garatzeko espazio faltan egoten dira. Hori dela eta, egin sortu dute espazioa: "Lanerako eta elkarlanerako espazioa izango da; izan ere, lanerako plazarekin batera, partekatuko diren espazio eta zerbitzuak ere egongo dira erabiltzaileen eskura".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak