Iban Igartuak irabazi du bailarako ehiza txikiko txapelketa

Uxue Igarza Loiola 2022ko irailaren 27a

Debagoieneko ehiza txikiko txapelketan lehenengo postua eskuratu zuen Iban Igartuak, eta, hala, domekan, Gipuzkoako txapelketan hartuko du parte. Bigarren eta hirugarren postua Jose Mari Alberdi eta Iñaki Toledo antzuolarrek lortu zituzten.

Aurten, Ariznoa Oilagorra Elkarteak antolatutako hiru txapelketetan hartu du parte Igartuak eta marka onak erdietsi ditu hiruretan. Plater tiraketan bigarren postua lortu zuen; baita usakume tiraketan eta Bergarako ehiza txikiko txapelketan ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak