Hurrengo urtean beteko ditu Bergarako Orfeoiak ehun urte, eta mendeaurrena ospatzeko logoa aldatzeko erabakia hartu du elkarteak. Irudi korporatibo berria izango den logoa aukeratzeko, orfeoiak lehiaketa jarri du martxan.
Lehiaketan parte hartu nahi dutenek aukera izango dute, gaur hasita, azaroaren 1era arte, eta diseinu irabazleak 500 euroko saria irabaziko du. Lehiaketaren oinarriak jakiteko, Bergarakoorfeoialogoa@gmail.