Atzo hasi ziren festak Angiozarren. 19:30ak aldera egin zuten San Migelen jaitsiera eta ondotik patata-tortilla lehiaketa jokatu zuten auzotarrek. Katarsia eta Inguma taldeen kontzertua ere izan zen gau giroa berotzeko. Gaur, umeendako performance tailerra, herri bazkaria eta azken urteetan jaiotakoei zapia jartzeko ekitaldia egingo dituzte. 22:00etan, berriz, argi festa dago iragarrita.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.