Jokin Oregi MrSortwo eta Mikel Larrañaga Remark hasi dira Irizar kaleko Gaspar zaharreko paretean murala egiten. Bi herrien anaitasuna islatzea da asmoa, baina ez da halako lan bat egiten duten lehenengo aldia. Dionewarren bertan egin zuten helburu bereko lehenengo murala Bergarako bi artistek; halaber, martxoaren 15ean hil zen Khady Ndong omentzea ere bazuen xede margolanak.