Txapa Irratia, indartuta ikasturte berrian

Uxue Igarza Loiola 2022ko ira. 21a, 14:48

Bilera irekia egingo dute urriaren 2an irratsaio bat egiteko gogoa duten herritarrak bertaratzeko. Kartzela zaharrean izango da, 18:30ean. Horrez gain, musika, literatura eta poesiak ere lekua izango dute ikasturte berrian.

"Ateak zabaldu nahi dizkiogu irratsaio bat egiteko ideia, asmoa edo gogoa izango duen edonori", diote Txapa Irratiko kideek. Horretarako, urriaren 2an batzeko gonbidapena egin dute, 18:30ean, Kartzela zaharreaan. Bertaratu ezin denak txapa35urte@gmail.com helbide elektronikora idazteko aukera ere baduela gaineratu dute. "Behin parrila osatuta, urteroko ohitura bihurtu den denboraldi berriaren aurkezpen jaia egingo da", diote.

Bestetik, KIT! Kolax irratsaioaren eta Angiolillo liburutegiaren arteko elkarlanari esker, Kartzelako Irakurketa Taldeak ere hasiera emango dio ikasturteari: "Lander Garroren Faith liburua proposatu zen opor sasoian eta idazlearekin solasaldia antolatu dugu irailaren 22an 18:30etan. Poesiari ere tartea eskainiz, hurrengo saioa Leire Vargas eta Oihana Aranarekin izango da". Parte hartzeko, kolaxirratsaioa@gmail.com helbidera idatzi edo labur.eus/faith-en eman beharko da izena.

Domekan , Zeroren kontzertua

Domeka honetan, 13:00etan, Ez donk amaitu taldearekin elkarlanean, Zero taldearen kontzertua antolatu dute. "Berriki kaleratu duten diska aurkeztera datoz kartzelara. Kontzertu berezia izango da, ez galdu!", diote. Horren gainean sakontzeko, gonbidapena egon dute Iker Barandiaran Ez donk amaituko kideari egindako elkarrizketa  entzuteko (41. minututik aurrera).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak