Irailaren 28ra arte eman daiteke izena Bergarako Udal Euskaltegian

Koldo Zubia Salas 2022ko ira. 21a, 12:10

2022-2023ko ikasturteko Udal Euskaltegiko ikastaroetan matrikulatzeko epea zabalik egongo da irailaren 28a bitartean. Bertan, besteak beste, maila askotariko euskara ikastaroak, alfabetatze ikastaroak, mintzataldeak eta DBHko ikasleentzako hizkuntza errefortzuak jasotzeko aukera egongo da.

Irailaren 28an amaituko da Bergarako Udal Euskaltegiko 2022-2023ko ikasturteko euskara ikastaroetan matrikulatzeko epea. Irizar jauregiko bulegoan eman daiteke izena (Barrenkalea 33), 08:00etatik 12:30era eta 14:00etatik 18:30era. 

Aukera zabala dago Udal Euskaltegiak eskaintzen dituen ikastaroetan: maila guztietako euskara ikastaroak -A1, A2, B1, B2, C1 eta C2-, alfabetatze ikastaroak idazkera eta irakurmena trebatzeko, mintzataldeak berbetan trebatzeko, autoikaskuntza ikastaroa astean behin euskaltegira joanda, AISA ikastaroa etorkinentzat, ostalariei zuzendutako ikastaro laburra eta DBHko ikasleentzako hizkuntza errefortzuak.

Jendea erakartzeko asmoarekin, Udal Euskaltegiek kanpainaren bideoa egin dute, eta esteka honetan klikatuta ikusi daiteke: https://youtu.be/xtkqjm4D53A  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak