Edukiontziak erre dituzte goizaldean Ernai eta Zubiaurre kaleetan

Uxue Igarza Loiola 2022ko irailaren 20a

Ertzaintzak adierazi duenez, sei edukiontzi erre zituzten atzo gauean (23:50ean) Ernai kalean, eta, goizeko 5:00etan, beste hiruzpalau kiskali dira Zubiaurre kalean. Beroak inguruan zeuden autoak kaltetu dituelakoan, salaketak jasotzeko bidea ireki dute. Bestetik, gertakariak aztertzen ari direla gaineratu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak