Kirol eta kultura kontuek kaleak beteko dituzte asteburuan

Zuriñe Urruela Santidrian 2022ko ira. 20a, 08:48

Irailaren 24an eta 25ean Kirola eta Kultura kalera ekimena izango da Bergaran, herriko taldeek haien lana ezagutarazi eta aurkeztu dezaten.

Ekitaldi ugari izango dira zapatuan eta domekan. Hona hemen horien berri:

Irailaren 24a, larunbata

  • - Bergara monumentala bisita gidatua 11:00etan –euskaraz– eta 12:30ean –gaztelaniaz–. Izena-eman daiteke dohainik Laboratoriumen webgunean irailaren 7tik 22ra. 
  • - Bergarako Orfeoia, Aritzeta abesbatza eta Orfeoi gaztearen kontzertua 13:05ean, San Martin plazan, edo euria eginez gero Seminarixoan.
  • - Ttipika taldearen dantza gidatu saioa 10:00etan, San Martin plazan.
  • - Low Cost Deluxe taldearen kontzertua 22:00etan.

Irailaren 25a, igandea

  • - Kirol taldeek prestatuko jarduerak –piragua, bizikleta, patinetea, gimnasia edo baloi jolasak– gazte eta helduentzat, 11:00etatik 13:30era, Seminarioko patioan, Ibargarai kalean, Fraiskozuri Plazan, pilotalekuan eta errekan.
  • - Puzgarriak 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 19:00etara kirol taldeek prestatutako jarduerak egingo diren inguruetan.
  • - Musika tresnak aurkitzeko prest? ginkana musikala 11:30etatik 14:00etara, San Martin plazan.
  • - Bergarako kultur taldeen azoka 12:30etik 14:00etara, San Martin plazan, edo euria eginez gero plazako arkupetan.
  • - Kantu saio herrikoia 13:00etan, Irala kalean hasita.

Parte hartuko duten kultur taldeen informazio gehiagorako joan iraileko agendara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak