Ginkana musikala Bergarako kaleetan datorren igandean

Zuriñe Urruela Santidrian 2022ko ira. 19a, 14:25

Bergarako Musika Eskolak Ginkana Musikala prestatu du irailaren 25erako –11:30ean–, Bergarako Udalak antolatutako Kultura Kalera ekimenaren barruan.

Instrumentu ezberdinak ezagutarazteko jarri dute martxan ekimena. Horregatik, hainbat kokatuko dituzte herriko hiru guneetan: San Martin plazan, Irizar Jauregiko atzealdean eta Irala kalean.

Ginkanak iraun bitartean, 7 eta 11 urte bitarteko neska-mutilek instrumentuen izenak asmatu beharko dituzte, eta horretarako, hainbat galdera egingo dizkiete. Asmatu ahala, ibilbidea betetzen joango dira, eta ibilbide osoa betetzen duten taldeek domina jasoko dute.

Horretaz aparte, Go!azeneko Olatu bat kantarekin egingo den lipdub-ean parte hartu ahal izango dute. Irala Kalean, Musika Eskolako irakasleek instrumentuak joko dituzte parte-hartzaileek abesten eta dantzatzen duten bitartean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak