Ilustrazio zientifikoa landuko dute Bergara Artea eta Zientzia uztartuz tailerrean urriaren 1ean eta 2an, Laboratoriumen. 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izango da zapatuko saioa eta goizez, berriz, domekakoa.
Intsektuak aztertuko dituzte, entomologoak eta artistak izango balira bezala, eta arte ederretako teknikak erabiliko dituzte horretarako; baita ilustrazio zientifikoa lantzeko kontzeptuak ikasi ere. Horretarako, Carles Puches eta NorArte izango dira irakasle, eta online parte hartzeko aukera ere egongo da.
Tailerraren antolatzaileek, beraz, gerturatzeko gonbidapena egin dute: "Marraztea eta natura erretratatzea gustuko baduzu, ederki gozatuko dugu ikastaro honekin". Izena emateko, museora deitu daiteke, edo, bestela, bertara joan. 12 eurokoa da kostua, eta helduei zuzenduta dago