Bi gradu berri eskainiko ditu UNEDek 2022-2023 ikasturtean

Josu Bilbao Atxutegi 2022ko ira. 15a, 18:15

Datorren asteazkenean, hilaren 22an, aurkeztuko dute laster abiatuko den ikasturteko eskaintza, Donostian. Dagoeneko irekita dago matrikulatzeko epea.

Bergarako UNEDek jakintza-arlo guztietan eskainiko ditu unibertsitate-ikasketa ofizialak aurten ere. Berritasun nagusiak bi gradu berri izango dira, Haur Hezkuntzan lehena eta Energiaren Ingeniaritzan bigarrena. Guztira 30 gradu, 21 gradu konbinatu, 81 master, 21 doktorego-programa, 16 mikrogradu eta mikromaster 1. Horrez gainera berezko ikastaroak eta etengabeko prestakuntzaren arloko ikastaroak, online hizkuntza-ikastaroak eta 25 eta 45 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko ikastaroa ere eskaintzen ditu.

Gainera, UNEDek eskaintzen duen "online formakuntza tutorizatua aurrez aurreko formakuntzarekin ere osa daiteke" Bergarako zentroan bertan, unibertsitateak azaldu duenez: "Onlineko eta aurrez aurreko formakuntzarako metodologiaren malgutasuna eta autonomia gaur egun asko baloratzen diren abantailak dira; izan ere, bizitza pertsonala eta profesionala formakuntzarekin uztartzeko aukera ematen du. Ikasketak norbera dagoen lekutik jarraitzea ahalbidetzen du. Eta, gainera, norberak bere erritmoa eta intentsitatea aukeratu ahal izatea abantaila ekonomikoa ere bada, ez baita beharrezkoa maila osoetan matrikulatzea".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak