Bergarako Udala, enpresekin egiten ari den bileretan Harixa programa –Bergaran lan-arloan euskara sustatzeko programa– azaltzen ari da. Eta industria arloko enpresen artean euskara bultzatzeko hitzarmena sinatzea proposatuko die, urriaren 20 aldera ekitaldi publiko batean.
Irailaren 21ean izango da azken aurkezpena –12:00etan Miguel Altuna institutuan, eraikin berrian– eta parte hartu nahi duten enpresek aldez aurretik jakinarazi beharko dute –euskara@bergara.eus helbidera idatzita edo 943 77 91 29 telefonora deituta–.