Bi urteko etenaldiaren ostean, Pili Arin berriro hasiko da luzaketa saioak eskaintzen Agorrosin Kiroldegian. Luzaketak astelehenetik egubakoitzera izango dira, goizeko bederatzietan kiroldegiko luzaketa gelan.
Urte osoan egongo dira martxan, baita abuztuan ere, eta nahi duen orok eman dezake izena. Arinen adierazi duenez, "hamazazpi mugimendu dira, beti berdinak. Orkatiletatik hasi eta bururaino, eta gero beste edozein kirol egiteten hasteko balio dute".
Klaseak debalde dira, baina kiroldegiko bazkide izan behar da parte hartzeko.