Ertzaintza 1:00etan iritsi da Bergarako Mizpildi kalera, eta beraiek izan dira su hartu duten bi edukiontziak itzali dituztenak. Bietako bat guztiz erre dela baieztatu dute eta bestea kaltetu egin dela. 2:00etarako itzalita zeuden, eta Ertzaintzak gaineratu duenez, ez da beste kalterik izan. Sua zerk piztu duen argitzen ari dira oraindik.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.