Bi milioi euroko laguntzak emango dira aurtengo edizioan, eta beste urteetan ez bezala, ekintza solteak egiteko eskatzeko aukera ere badago –aurreko urteetan euskara planak beharrezkoak ziren–, adibidez, euskara ikasteko edo itzulpenerako.
Deialdiaren berri Bergarako Udalak emango du, eta laguntza eskatzen dutenei eskaera egiten lagunduko die.
Informazio gehiagorako Euskadi.eus webgunera jo daiteke.