IDK Euskotren lehen mailako talde indartsua da, eta Zaramat, berriz, Challenge ligako talde indartsuenetakoa. Hala, gaur Labegaraietan batu diren zaleek bi taldeen arteko lehia ikusi ahal izan dute, eta gainera, neurketa parekatua izan da. Gipuzkoarrak izan dira laurden guztietan nagusi, baina aldea ez da handia izan (18-11, 28-25, 40-37 eta partidu amaierako emaitza: 53-50). Hala, talde gipuzkoarrarendako izan da Bergara Hiria sariaren laugarren edizioa.