Grupo Eibarrek mimo handiz landu du Lorentxoko proiektua, bergararrengan pentsatuz, irail honetan bergararren ilusioak pizteko. Prezio lehiakorretan eta bezero bakoitzari onena eskaintzeko diseinatu dira Lorentxokoko etxebizitza guztiak. Banan-banan egokitu dira etxebizitzen espazio antolaketak, eta gainera, Ernai kaleko bulegoan banaketa aukera gehiago daude ikusgai.
Gazteentzako bizitza-espazio bat, familientzat,... berdeguneak eta haurrentzako parkeak dituena da Lorentxoko. Terrazadun etxebizitza argitsuak, bezero bakoitzak nahi bezala pertsonalizatuak eta gehigarri ugarirekin:
- Bi logelako etxebizitza guztiek bi bainu izango dituzte.
- Terraza berriak ekialdean, goizeko eguzkiarekin gozatzeko.
- Konfort gehiago zoru erradiatzaile bidezko berokuntzari esker.
- Toldo bertikalekin, terraza pribatuagoak.
- Eta jardinerei esker, berdez beteriko terrazak.
Ernai kaleko 1. zenbakiko bulegoan edo www.lorentxoko.com webgunean aurkitu daiteke informazio gehiago.