IDK eta Zaramat nor baino nor gehiago irailaren 9an, Labegaraietan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2022ko ira. 8a, 11:22

Iazko IDK-Euskotren eta Barakaldo taldeen arteko lehia.

Bergara Hiria saskibaloi txapelketako laugarren edizioa irabazteko lehiatuko dira "goi mailako" bi taldeak egubakoitzena, irailak 9, Labegaraietan (18:00).

Bergara Hiria emakumezkoen saskibaloi txapelketako laugarren edizioa jokatuko da irailaren 9an Labegaraietako kiroldegian (18:00). Donostiako IDK Euskotren eta Zamorako Zaramat taldeak gonbidatu dituzte aurten; BKEko saskibaloi saileko zuzendaritza taldeko Borja Elkoroberezibarren arabera, goi mailakoak dira bi taldeak: "Bi taldeak denboraldia prestatzen ari dira eta espero dugu goi mailako partidu oso erakargarria izatea. IDK lehen mailako talde indartsu bat da eta beti dabil borrokan azken fasean sartzeko. Zaramat, berriz, Challenge ligako talde indartsuenetakoa da, denboraldi amaieran goiko postuetan egotea espero dena". Sarrera doakoa izango da.

BKE: jokalari berrien bila

Denboraldi berriari irailaren 18ko asteburuan emango diote hasiera lau taldek. "Gainontzeko taldeen egutegia oraindik ez da egin, baina talde guztiak martxan ditugu euren onena emateko", dio Elkoroberezibarrek. Maila batzuetan jokalari falta dutela-eta saskibaloira hurbiltzeko dei egin diete gazteei, 696 53 07 71 telefono zenbakira deituta edo bergarasaski@gmail. com helbidera idatzita. Zuzendaritzan aldaketak ere izan dituzte: Ion Beistegik, arazo pertsonalak medio, zuzendari izateari utzi dio eta kirol zuzendari zen Andoni Azpiazuk ere kargua utzi du. Hala, zuzendaritza talde berria Elkoroberezibarrek berak, Aitor Esnaolak eta Xabat Irazolak osatzen dute orain; kirol zuzendari berria Irazola izango da. Bestalde, aurten jantzi berriak aterako dituzte jokalarientzat, eta herritarrek online erosteko denda ere zabalduko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak