Agur Elosuko mendi eta ganadu feriari

Jokin Bereziartua Lizarazu 2022ko ira. 6a, 10:35

Elosuko mendi eta ganadu feria, artxiboko argazki baten.

Urriaren 12an ez da Elosuko mendi eta ganadu feriarik egingo, Elosuko auzotarrek ohar bidez aditzera eman berri dutenez: "Auzotarren lan eskergak bizirik mantendu izan du feria 41 urtez, baina instituzioen landa eremuekiko sentsibilitate eta politika eraginkorren ezak, feria desagertzera kondenatu du". 

Auzotarren arabera, "aspalditxo" nabaria zen erabakia aurten iritsi da: "Auzotarrok batzartuta egindako hausnarketan nagusiki, feria bere gain hartuko duen oinordekotzaren falta azpimarratu zen. Landa eremuak biztanle gabe geratzen ari dira; husten ari dira eremu isolatu hauek zerbitzu eta laguntza faltagatik". Azpimarratu dutenez, egun tristeak ari dira izatean auzotarrendako eta feria bizi izan dutenendako.

Hori bai, eskerrak emateko baliatu dute jakinarazpena: "Eskerrak helaraztea besterik ez zaigu geratzen ferian inoiz parte hartu izan duzuenoi, lanean zein eguna pasatzera etortzeko ohiturari eutsi diozuenoi, azokako salerosleei eta musu truk lanera etorritako boluntario guztiei, hedabideei, eta diruz lagundu gaituzuen Hazi fundazioari eta, nola ez, Bergarako eta Azkoitiko herrikideei". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak