Lehen ekitaldia Hondarribian izango da irailaren 17an, Itsas Etxeko auditoriumean eta bigarren ekitaldia, berriz, irailaren 27an izango da Bergarako Seminarixoa aretoan, arratsaldeko zazpietan hasita.
Hondarribiko emanaldiak, Irati Jimenezek azaldu duenez, espero ez zuten tamaina bat hartu du, besteak beste, Kemen dantza taldeak, Estitxu Pinedo musikariak eta txalapartariek ere hartuko dutelako parte. Bergarakoa xumeagoa izango den arren gogoangarria izango dela diote antolatzaileek.