Bergarako musika eskolan matrikulatzeko epea irailaren 1ean irekiko dute

Imanol Beloki Unamuno 2022ko abuztuaren 31

Bergarako musika eskolako ikaslea biolina jotzen.

Irailaren 7an hasiko dira Bergarako musika eskolako klaseak, eta irailaren 1ean matrikulatzeko epea irekiko dute. Hori horrela, irailaren 5ean, astelehena, 16:00etan hasita eta 19:00ak arte, instrumentuen ordu banaketa egingo dute. Hala, musika ikasiz, gozatzeko aukera egiten diete interesdunei.

Matrikula egiteko aukera ezberdinak daude:

Batetik, Bergarako Musika Eskolako web orriaren bitartez. Bestetik, Bergarako Musika Eskolako bulegora joanda, irailaren 1ean eta 2an, 9:00etatik 13:00etara, bitartean; eta irailaren 5etik aurrera, 15:30etatik 19:00etara, bitartean, bulegora joanda, telefono zenbaki hauetara deituz: 943 76 57 80 eta 679 15 45 12, edo emailera: idazkaritza@bme.e.telefonica.net-era idatzita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak