"Bero handia egin zuen baina gustura geratu ginen egindako lanarekin", dio Murgiondok. Gogotsu daude San Martin jaien barruko txapelketara begira: "Etxean beti egoten gara urduriago, baina animo gehiago ere igartzen dira. Ea irabazterik dugun!". Txapelketa irailaren 17an jokatuko da, Seminarixoan (20:00).
Udan izaten dira dantza solte txapelketa gehienak eta Galarraga eta Murgiondo sasoi onean daude: "Astero ari gara lehiatzen eta sanmartinetarako ondo helduko gara. Etxean beti egon ohi gara urduriago, baina animo gehiago ere igartzen ditugu. Ederra litzateke gertukoen aurrean irabaztea". Faboritoen artean dago bikote bergararra; badakite, gainera, zer den Moises Azpiazu dantza solte txapelketan txapela janztea.