Bihotzekoa izan zitekeenaren zantzuak antzemanda larrialdi zerbitzuetara deitu dute harekin zihoazenak eta dei horri erantzunda joan da helikopteroa 56 urteko bergararra zegoen tokira, Ojos del Diablo mendi ibilbidera, Kantabriako 112 zerbitzuak jakitera eman duenez. 40 minutuz artatu ostean, helikopteroan eraman dute gorpua Santanderreko Seve Ballesteros aireportura.