Osintxuarrek ere gozatu dute jaiez, zapatuan bereziki

Jokin Bereziartua Lizarazu 2022ko abuztuaren 29a

Abuztuaren 26an eta 28an ere izan ziren ekintzak Osintxuko Kofraixen barruan baina jende gehien zapatuan, hilak 27, batu zen festara. Zapatuan egon bazen ere jende gehien, egubakoitzean eta zapatuan ere izan ziren ekintzak.

Sukaldaritza lehiaketarako prestatu zituzten jakiekin egin zuten herri bazkaria –100 lagundik gora elkartu ziren– eta ez ziren falta izan, besteak beste, ume zein helduendako jolasak, Matraka taldearen elektro-txaranga eta Luhartz taldearen erromeria. Atzo, domeka, harri-jasotzaileak eta aizkolariak izan ziren protagonista.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak