Bergarako Musika Eskolako organo ikasleek Bañaresko (Errioxa) Santa Cruz elizan kontzertua eskainiko dute bihar, arratsaldeko zortzietan hasita. Guztira, sei kantu izango dira entzungai. Pieza bana joko dute Lorea Larrañaga, Leo Juaristi, Peio Lete, Elena Laka eta Miren Azkarate ikasleek: Batalla del 5. tono, Tiento de 2 tono por gesolreut sobre la letanía de la virgen, Matin hymn, Corrente italiana eta Gavotte abestiak, hurrenez hurren.
Musika Eskolako organo irakasle Josean Pascualekin joango dira ikasleak, eta hark emango dio amaiera kontzertuari, Quatro diferencias sobre Guárdame las vacas piezarekin. Aipatzekoa da Josean Pascual organo irakaslea Donostiako San Vicente parrokiako organo-jotzaile ofizial izendatu dutela duela gutxi.