Datozen asteetan, Bergarako Udalak antolatutako bi erakusketa hartuko ditu Aroztegi aretoak: alde batetik, Soraya Garcia Suarezen Kritika izeneko olio-pinturen erakusketa izango da ikusgai gaurtik abuztuaren 7ra bitartean. Haren lanetan gizarte-kritika egiten du hizkuntza piktorikoaren bidez. Ikuslea partaide sentiaraztea du helburu proiektu honek, gai garaikideak landuz.
Bestalde, If Matxikoteren ilustrazioak ikusteko aukera izango da abuztuaren 12tik irailaren 4ra. Gogoetarako eta ideia-trukerako baliatzen du arte-sorkuntza Uztaritzeko artistak. Sortzeko orduan, haren bizipenetatik abiatzen dituen arren, gai unibertsalak lantzen ditu.
Ordutegi honetan bisitatu ahalko da Aroztegi: martitzenetik egubakoitzera 18:00etatik 20:30era, zapatuetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era eta domeketan 12:00etatik 14:00etara.