Alkar Lankidetza Gunea zabalduko dute Bergarako Udalak eta UNED-Bergarak

Idoia Aranbarri Arzuaga 2022ko uzt. 22a, 10:48

UNEDek utzitako gela bat jarriko du Bergarako Udalak herritarren zerbitzura ekintzailetasuna sustatzeko. (Argazkia: B.U.)

Udalak azaldu duenez, "haien kabuz lanean ari diren pertsona ekintzaileak lanerako espazio faltan egoten dira maiz". Ondorioz, behar horri erantzuteko zabalduko dute gunea. UNED-Bergararekin sinatutako akordioari esker, UNEDek utzitako gela bat jarriko du herritarren zerbitzura. Asmoa da urrian jartzea martxan.

Ekintzailetasuna sustatzeko egitasmo berria eskainiko du Bergarako Udalak datorren ikasturtetik aurrera. Udalak azaldu duenez, "haien kabuz lanean ari diren pertsona ekintzaileak lanerako espazio faltan egoten dira maiz". Ondorioz, behar horri erantzuteko zabalduko dute gunea. UNED-Bergararekin sinatutako akordioari esker, UNEDek utzitako gela bat jarriko du herritarren zerbitzura. Asmoa da urrian jartzea martxan. Irailean zabalduko da eskaerak aurkezteko epea eta Bergaran eta Debagoienean erroldatutako ekintzaileek egin ahal izango dute eskaera.

Bertako ekintzaileei lanerako espazio partekatua eskaini nahi zaie, "lankidetzako ekonomia ereduan oinarrituta, sinergiak sortu, elkarrekin ikasi, harremanak sustatu eta proiektuak nahiz ezagutzak partekatzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak