Irailaren 1erako eman behar da izena sanmartinetako helduen danborradan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2022ko uzt. 22a, 08:45

Lokatza konpainiakoak, 2018an.

Irailaren 10ean egingo da San Martin feria, pandemia aurreko baldintzetan. Helduen danborrada irailaren 15ean irtengo da, udal biltegitik (22:30); umeen danborrada irailaren 16an irtengo da, udal biltegitik (18:30). San Martin jaietako helduen danborrada irailaren 15ean egingo da (22:30); umeena, berriz, irailaren 16an (18:30).

Helduen danborradan parte hartzeko, udaletxean jakinarazi beharko da irailaren 1a baino lehen, honako informazio hau emanda: taldearen izena; taldekide kopurua; danborra edo barrika joko duten zehaztea; taldeko zuzendariaren izen-abizenak eta telefono zenbakia; zuzendariak musika bandako zuzendariarekin egingo den entsegu saiora joan beharko du, irailaren 1ean musika eskolan egingo dena (18:00). Horrez gain, taldekideek entseguetara joan beharko dute irailaren 5ean, 7an, 8an, 12an, 13an eta 14an, Seminarioko karpan (20:00). Izena eman behar da gazteria@bergara.eus helbidera idatzita edo 010 zenbakira deituta –luzapena, 1.090–. Talde bakoitzaren ardura izango da banderak lortzea, eta konpainia bakoitzak gehienez bi bandera eroango ditu. Taldeek, gutxienez, hogei lagun izan beharko dituzte eta, gehienez, 36.

Umeen danborrada

Umeen danborradarako ez da izenik eman behar, nahikoa da entseguetara agertzea.  Haurren danborrada irailaren 16an izango da 18:30ean udal biltegitik hasita. Japoniar moduan joango diren haurrak dagoeneko izendatuta daude. Ikastetxeen bitartez egiten da partaide hauen aukeraketa. Dagoeneko izendatuta daude.

Haurren danborradan parte hartu ahal izateko baldintza hauek bete beharko dira: entseguetara joan beharko da irailaren 5ean, 7an, 8an, 12an, 13an eta 14an; entseguak 19:00etan izango dira, seminarioko karpan; haur txikien taldeetako zuzendariak entseguetara aukeratuko dira; haurrek euren danborrak erabili ahal izango dituzte, edo Udalak utziko die danbor bat; txikienen kasuan etxeko danborrarekin ibiltzea aholkatzen da, Udalekoak pisutsuagoak direlako; ez da inon izenik eman behar, entseguetara etortzearekin nahikoa da; danborradan eta entseguetan parte hartzeko gutxieneko adina 4 urtekoa da; haurrek entseguetara Udaleko danborra erabili behar badute gerrikoa ekarri beharko dute danborra lotu ahal izateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak