Ikastaroetako matrikulazioa zabalik egongo da uztailaren 20ra arte, hau da, datorren asteazkenera arte, eta 2021/22 ikasturtean B1, B2, C1 eta C2 mailak ikasten aritu direnek eman ahalko dute izena. Eskolak arratsaldeetan izango dira; C2 titulua lortzeko ikasten dabiltzanek astean bi aldiz jasoko dituzte eskolak, B1, B2 eta C1 mailak ikasten dabiltzanek, berriz, hiru aldiz. Informazioa Udal Euskaltegian eska daiteke, euskaltegia@bergara.eus helbidera idatzita edo 943 76 44 53 telefonora deituta.