Granollersen jokatu dituzte Espainiako 23 urtez azpiko txapelketak, eta 200 metroko lasterketan Andoni Calbano bergararrak brontzea irabazi du. Real Sociedad taldeko atletak 21.09ko denbora egin zuen. Hilabetean irabazten duen bigarren domina da hau, ekainaren 27an egindako Espainiako txapelketa absolutuan ere brontzea irabazi zuen-eta, taldeka. Argazkia: @momentodeporte
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.