Bergarako Udalak prentsa ohar bidez adierazi duenez, Bergarako Udal Euskaltegian ikastaro trinkoak egingo dira irailean. HABEren urriko azterketa deialdia prestatzeko daude aurreikusita; batez ere, "azterketako idazmena lantzera bideratuak". Irailaren 7tik 30era egingo dira saioak, eta uztailaren 20ra arte dago zabalik matrikulazio epea.
B1, B2, C1 zein C2 mailakoak izango dira ikastaroak; bi saio egingo dira astean lehen hiru kasuetan, eta hiru, ordea, maila altuenean. Izena eman nahi dutenek, baina, ezinbesteko baldintza bat bete behar dute: 2021-2022 ikasturtean euskaltegiren batean maila horretan aritu izana. Informazio gehiago behar izanez gero, euskaltegia@bergara.eus posta helbidea zein 943 76 44 53 telefonoa dira harremanetarako bideak.
San Martin Jaiak
Ohar berean bilera ireki baterako deialdia egin nahi izan du Bergarako Udalak; San Martin Jaiak antolatzeko hirugarren bilera irekiarena, hain zuzen. Uztailaren 26ko, martitzena, arratsaldeko 19:00etan hasiko da bilera Udaletxeko Pleno Aretoan.