Osintxun gertatutako eraso matxista arbuiatu du Bergarako Udalak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2022ko uztailaren 12a

Osintxuko plaza, gaur goizean.

Bergarako emakume bati gizon batek egindako eraso matxista arbuiatu du Bergarako Udalak, ohar bidez. Erasoa uztailaren 7an gertatu zen, Osintxun: "Bergaran ez dugu indarkeriarik onartzen, eta horiek desagerrarazteko lanean jarraitzeko konpromisoa berresten du Udalak".

Udaletik adierazi dute biktimaren eskura jarri dituela bitarteko guztiak: "Erasoa jasan duen emakumearen eskura jarri ditu Udalak dauzkan bitartekoak, eta laguntza eman dio. Emakumeari eta haren ingurukoei elkartasuna adierazi nahi die Udalak. Bergaran ez dugu indarkeriarik onartzen, eta horiek desagerrarazteko lanean jarraitzeko konpromisoa berresten du Udalak, eta bide horretan lagun izan daitezen eskatzen die herritarrei". Atzo, uztailak 11, Osintxun egindako elkarretaratzean hartu zuen parte Udaleko ordezkaritza batek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak