Agorrosingo kanpoko igerilekuko txorroten jolas parkea, itxita

Jon Irizar Aranguren 2022ko uztailaren 7a

Bergarako Udalak ohar bidez jakinarazi duenez, Agorrosingo kanpoko igerilekuko jolas parkea itxi behar izan dute "arazo tekniko batzuk" direla medio. Arazoa "ahalik eta lasterren" konpontzen ahaleginduko direla adierazi arren, "gutxienez" gaur, uztailak 7, itxita egongo da. Gaineratu dute "konpondu bezain pronto" egingo dutela ireki izanaren jakinarazpena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak