Arrizuri kaleko 75 metroko txirristarekin, gozamenez blai

Jokin Bereziartua Lizarazu 2022ko uzt. 5a, 16:25

Udaleku irekiak bereziak izan dira gaur Bergaran, Jardunek eta Udalak 75 metroko txirrista bat jarri dute-eta Arrizuri kalean. "Apar festa jartzen duen enpresak jarri du txirrista. Zeresana eman du herrian eta bertatik botatzera animatu diren umeak eta begiraleak oso gustura ibili dira, flotagailu eta guzti", adierazi dute Jardunetik. Aurten 400 bat ume daude udaleku irekietan parte hartzen.

Atzo kendu zituzten Arrizuri kaleko aparkalekuak eta gaur jarri dute txirrista ikusgarria. "Duela hilabete egin genuen eskaera eta enpresako arduradunek aukeratu zuten aldapa, betiere Udalaren baimenarekin. Berria izan da eta ume batzuei beldurra ere eman die; hori bai, probatu duten umeek ez zuten nahi etxera joan berriro bota barik...".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak