Durangon egingo den Gazte Topagune Sozialistaren nondik norakoak aurkeztu dituzte Bergaran

Miren Arregi Amasorrain 2022ko uzt. 2a, 16:00

Gazte Koordinakunde Sozialistak (GKS) eta Ikasle Abertzaleek (IA) antolatu dituzte uztailaren 20tik 24ra Durangon egingo diren topaketak. Bigarren topaketak izango dira horiek, iazko Altsasukoen ostean. Atzo, egubakoitza, Bergarako Kartzela Zaharrean eman zuten Durangoko egitarauaren berri.

Nahiz eta oraindik egitarau guztia ez dagoen zehaztuta, Durangoko egitarauaz esan daitekeen horren berri eman zuten atzo Gazte Koordinadora Sozialistako kideek Bergaran egindako aurkezpenean. Egitarauaren gaineko informazioa emateaz gain, parrillada egin zuten eta ondoren, musikaz gozatu zuten, RudeSka eta DJ Elviscainoren eskutik.

Durangoko topaketetara begira, autobusa jarriko dutela aurreratu dute antolakuntzatik. Aurrerago emango dute horren gaineko informazio gehiago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak