Demaseko giroa Elosun, The Cures 0.0 eta Seiurte taldeen kontzertuetan

Miren Arregi Amasorrain 2022ko uztailaren 2a

Giroa ikaragarria, demasa. Deskribapen hori egin du Elosuko alkate Iñigo Zubeldiak, bart, Elosuko jaien baitan egin diren kontzertuez galdetzean. The Cures 0.0 eta Seiurte taldeek giro paregabea ipini zuten bertan. "Oso giro jatorra egon zen, jendeak ikaragarri disfrutatu zuen", azaldu du.

Elosun kontzertua eskaini zuen Seiurte taldeak instagramen eman du atzokoaren gaineko iritzia, argi utziz, aurreikuspen guztiak gainditu zituela: "Elosu anomalia bat zela abisatu ziguten, unibertsoko legeak betetzen ez diren lurralde bat. Baina atzokoak guztia gainditu zuen".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak