Txarangen musikarekin eta pintxo lehiaketarekin hasi ditu udako merkealdiak Bedelkarrek

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko uzt. 2a, 16:02

Udako merkealdiak hasi ditu Bedelkarrek eta herriko hamabi tabernak parte hartu duten pintxo lehiaketa antolatuz hasi ditu. Txarangak ere ibili dira kaleetan.

Herriko hamabi tabernak hartu dute parte Bedelkarrek antolatutako pintxo lehiaketan: Amilotx, Egon, Erreki, Etxagi, Euxe, Ganbara, Hamaika, Kayak, Sirimiri, Txamonix, Venti eta Zazpi. Bezeroek euren botoa eman ahal izan du lehiaketa egin den egunetan, ostegunean eta ostiralean, euren ustez pintxo onena zein zen esateko. Parte hartu dutenen artean, 100 euroko saria zozketatuko du Bergarako Bedelkar elkarteak.

Tabernetan pintxo lehiaketa eta dendetan udako merkealdiak hasi diren une berean, txarangak ibili dira kalean musika jartzen.

Saridunak

Epaileen erabakiz, hauek dira pintxo lehiaketako irabazleak:

  1. Sirimiri
  2. Amilotz
  3. Zazpi

Botoa eman duten herritarren zozketa astelehenean egingo dute eta irabazleak 100 euro irabaziko ditu Sirimiri tabernan gastatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak