Ertzak taldearen kontzertua martitzenean Usondo parkean

Idoia Aranbarri Arzuaga 2022ko uzt. 1a, 12:06

Kontzertuan sorpresak egongo direla aurreratu du Ertzak taldeak. (Argazkia: GOIENA)

Bost emanaldi eskainiko dira uztailean zehar Usondon, eta bihar emango du lehen kontzertua Pelax taldeak.

Uztailean zehar musika doinuek girotuko dute Usondo parkea, guztira bost emanaldi antolatu baititu Bergarako Udalak. Bihar, 22:00etan, emango zaio hasiera egitasmoari, Pelaxen kontzertuarekin. Uztailaren 5ean, 20:00etan, Ertzak talde bergararren txanda izango da. Uztailaren 10ean jarraituko du egitasmoak, Potx eta Lotx pailazoekin, hilaren 14an Liher taldearen emanaldiarekin, eta, emanaldiak borobiltzeko, La Furia abeslaria igoko da Usondoko oholtzara, uztailaren 28an.

Aldaketekin dator Ertzak

Bergaran izatea berezia dela azpimarratu du Oihane Vicente abeslariak, "aspaldi bertan jo gabe" daudelako. Musikari eta dantzarietan aldaketak egon badira ere, ohi modura bederatzi lagun izango dira oholtzan. Sei musikariren hainbat abesti dantzatuko dituzte Anderrek eta Garazik, eta, aldi berean, Josu Maroto margolariak egingo ditu ilustrazioak. Abestiei dagokienez, Bergaran sekula jo ez duten Zoratzen kantua joko dute eta bertsioak nahiz sorpresak egongo direla aurreratu du Vicentek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak