Bolua auzoko igogailuetarako pasabideak berritzeko lanei ekingo diete uztailaren 4an

Mirari Altube Arrese 2022ko uzt. 1a, 09:46

Boluko igogailuetako bat. (Argazkia: Bergarako Udala)

Uztailaren 4an hasi eta abuztuaren 18ra bitartean Boluko igogailuetarako pasabideak konpontzeko lanak egingo dituzte, eta ondorioz, igogailuetako batzuk itxita egongo dira tarteka.

Itxita egongo dira honako egunetan:

  • Uztailaren 4tik abuztuaren 15era, Koldo Eleizalde 24 pareko igogailua.
  • Uztailaren 7tik abuztuaren 18ra, Koldo Eleizalde eta Iriburu kaleak lotzen dituen igogailua.

Lanen ardura Construcciones Zubiederrek

Construcciones Zubieder SL enpresak egingo ditu lanok; Udalak 139.256 eurotan –BEZ barne– esleitu zitzaizkion. Lanen zuzendaritzaren ardura ostera, Sestra Ingenieria y Arquitectura SL enpresari eman dio 12.705 eurotan –BEZ barne–. Proiektu teknikoa ere azken horrek idatzi du eta 17.545 eurotan –BEZ barne– esleitu zitzaion.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak