Xabi Arrillaga musika doinuen artean oroitu dute, Bergaran

Idoia Aranbarri Arzuaga 2022ko eka. 30a, 15:29

Eagles eta Bob Marleyren musikak eskaini zituzten musikariek, Laino Skateparkean. (Argazkia: Marije Ugalde)

Pandemiaren eraginez bi urtez etenda egon ondoren, Xabi Arrillaga Bengoa gogoan ekimena itzuli da. Atzo elkartu ziren belaunaldi askotariko ikasleak, Azkaiter Pelox eta haren lagunak, 2016an hil zen musikazale gazte bergararra omentzeko. Eagles eta Bob Marley taldeen musika eskaini zuten Laino skate parkean.

Eguraldiak ez zuen zapuztu Xabi Arrillagaren omenaldia. Euria lagun bazuten ere, Laino skateparkeko aterpean bildu ziren guztiak. 2016an hil zen bergarar musikazale gaztea eta, beste urte batez, Xabi Arrillaga Bengoa gogoan ekimenarekin oroitu dute belaunaldi askotariko ikasleek, Azkaiter Pelox taldeak eta haren lagunak. Eagles eta Bob Marleyren musikak eskaini zituzten.

Atzo arratsaldekoa oso momentu hunkigarria izan zela adierazi du Azkaiter Pelox taldeko Unai Azkaratek. Atzoko egunaren biharamunean hunkituta agertu da oraindik. Halaber, adierazi du Xabi Arrillagaren familiak  esker onak besterik ez zituela izan antolatutako omenezko kontzertuagatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak