Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleek deituta, Gazte Topagune Sozialistaren baitako ekitaldiak egingo dituzte Durangon hileko laugarren asteburuan. Horren berri emateko asmoz, Debabarren eta Debagoien mailako hitzordua antolatu dute gaurko, 5 euroko prezioagatik. Parrillada eginda emango diote hasiera, 19:30ean, eta segidan aurkeztuko dute asteburu horretarako eskaintza, "jendea motibatu eta bertara joatera animatzeko". Amaitzeko, Tiro, Rude Ska eta Elvis Cainoren musikak girotuko du kartzela zaharreko aretoa.
Bestalde, atzo ere egin zuten ekitaldi xume bat, Oñatin, helburu berarekin, pintxo-potean zehar kontzertu bat antolatuta.
"Hausnarketa politikorako eta komunitate politikoa indartzeko espazioa" izango da Gazte Topagune Sozialista, eta bertara joateko sarrerak salgai daude jadanik gks.eus webgunean.