Bergaran istripua izandako motor gidaria hil egin da

Mirari Altube Arrese 2022ko eka. 30a, 08:38

Soraluzeko 21 urteko motor gidaria oso larri zaurituta eroan zuten Donostia Ospitalera, eta hil egin da. Istripua atzo eguerdian, 12:35ean inguruan, gertatu zen GI-627 errepidean, Elorregi inguruan –39. kilometroan–. Gaztearen motoak hesiaren kontra egin zuen talka.

Larrialdi zerbitzuek istripua gertatu zen lekuan artatu zuten gaztea, eta ondoren, Donostiako ospitalera eroan oso larri. Han hil da gaztea. Ertzaintzak ikerketa abian du istripuaren arrazoiak argitzeko.

Lekuko batek azaldu duenez, Arrasaterako noranzkoan, furgoneta bat kamioi bat aurreratzen ari zen. Furgonetaren ostean, motorrak ekin zion kamioia aurreratzeari, baina oraindik furgoneta aurreratze lanetan ari zen eta motor gidariak frenatu egin zuen. Hain zuzen ere, lekukoaren arabera, frenatzeak eragin zuen motorrak "kontrola galtzea" eta hesiaren kontra jotzea. Lekukoak gaineratu du ez zela talkarik egon furgonetaren eta motorraren artean.

Gipuzkoako errepideetan hil den zortzigarrena da, horietatik lau ziren motor gidariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak