160 neska-mutikorekin abiatu du BKEk futbol campusa

Jokin Bereziartua Lizarazu 2022ko eka. 29a, 13:28

Ekainaren 24an abiatu zuen Bergara Kirol Elkarteak udako futbol campusa. Orain arte astebetez antolatu izan dute eta aurten hiru astez antolatzeko "erronka" hartu dute. 160 bat neska-mutiko izan dira lehen astean. "Futbol campusa izan arren, futbolarekin zerikusi zuzena ez duten bestelako kirol eta jarduera batzuk ere egiten ditugu", dio campuseko koordinatzaile lanetan diharduen Mikel Larrañagak. Uztailaren 15ean amaituko dute campusa.

Astelehenetik egubakoitzera elkartzen dira, 09:00etatik 13:00etara. "Agorrosinen eta Ipintzan elkartu arren astean behin irteera bat ere egiten dugu; aste honetan, esaterako, hondartzara joango gara, baina badugu asmoa San Martzialera ere joateko; beste ekitaldi eder bat izan ohi da jokalari profesionalen bisita. Espero dugu aurten ere jokalariren bat etortzea... Futbol campusa izan arren, futbolarekin zerikusi zuzena ez duten bestelako kirol eta jarduera batzuk ere egiten ditugu. 160 bat neska-mutikok eman dute izena aurten, oso gustura gabiltza", adierazi du Mikel Larrañagak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak