San Juan auzoko "altxorrak" ezagutzeko bisita gidatuak

Mireia Bikuña 2022ko ekainaren 26a

Bergarako sanjuanetan Elortzabolua eta Narbaizabolua errotak ezagutzeko aukera izan zuten hainbat herritarrek. Bestalde, 80 urtetik gorako auzotarrak omendu zituzten, eta baita, auzotar gazteena ere: Alluitz Aznal Azpeitia.

Beste izen propio batzuk izan dira ortu lehiaketako eta lore-sorta lehiaketako irabazleenak. Mila Iruretak irabazi zuen ortu onenaren saria, eta Carmen Unamunok, auzokoen arteko lore-sorta onenarena.  Aldiz, Belen Santorcuatorena izan zen auzotik kanpokoen arteko lore-sorta ederrena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak