Eskola-jangelak eraldatzeko lanean dabiltza

Xabier Urtzelai 2022ko eka. 25a, 16:14

Gure platera, gure aukera lelopean eskola-jangelak eraldatzea helburu duen ekimena egin dute gaur Bergarako San Martin herri eskolan. Prentsaurrekoan egoeraren berri emanaz hasi dute goiza, eta haurrak jolas-gunea zeuden bitartean, nagusien tailer ezberdinetan hartu dute esku. Ainhoa Narbaizarekin izan da GOIENA.

Gure platera, gure aukera ekimenaren barruan egin duten topaketan,  adierazi dute maila instituzionalean urratsak oso ahulak direla, araudi eredu osagarria definitzeko beharra dagoela eta, besteak beste, begiraleen lan hezitzailearen aitortza aldarrikatu dute.

Ikastetxeetan sukaldeak izatearen garrantzia nabarmendu dute, "Produktu fresko eta kalitatezkoak menuan txertatzeko ezinbestekoak direlako sukaldeak". Hala, tokiko administrazio eta erakundeekin baterako gobernantza eskatu dute. "Jangelen eremuan aurrerapausoak emateko, ezinbestekoa da eragile sozial eta instituzionalen arteko elkarlana eta baliabideak bermatzea", eta gaineratu dute posible dela, baina borondate politikoa falta dela. "Europa eta Estatuan aztertu diren eta EAEn garatu diren lau esperientzia pilotuek erakutsi dute beste kudeaketa eredu bat posible dela eta bideragarria dela. Hezkuntza eremutik haratago, lehen sektoreko eragile ezberdinek ere azpimarra berezia jarri dute jangelen eremuan, are gehiago egungo menpekotasun eta krisi testuinguruan. Elikadura-katean gertatzen ari diren askotariko korapiloei heltzeko motore izan daitezke jangelak". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak