Espainiako talde onenak Bergaran, hiru egunez

Xabier Urtzelai 2022ko eka. 23a, 15:56
Asteburuan Madrilen txapelketa ona egin duen Burdinolako talde mistoa. Asteburuan taldeko horretako bost neska izango dira Labegaraietan lehian.

Burdinola Irristaketa taldeak antolatuta, emakumezkoen Espainiako Txapelketa jokatuko dute egubakoitzetik, hilak 24, hasi eta domekara bitartean. Sarrera doanekoa izango da, eta, guztira, zortzi talde izango dira Labegaraietan lehian. Domeka arratsaldean jokatuko dituzte partidu erabakigarriak.

Emakumezkoen Espainiako Lineako Hockey Txapelketa jokatuko dute gaurtik hasi eta domekara bitartean. Eta Labegaraietako kantxan izango diren taldeak dira, Burdinolakoez gain, Valladolid, Tres Cantos, ASME Tucans, Skulls Almasera, Aranda de Duero, Madrid eta Vila-real. Hala, 20 urtez azpiko jokalariak izango dira kantxan. "Adin askotariko gazteekin osatutako taldeak izaten dira. Gure taldean nagusienak 18 urte ditu, eta 17 urte dituztenak, 16koak... ere baditugu. Beste sei jokalarik 14 urte dituzte. Hala, adin tarte horren barruan egia da gurea talde gaztea dela, eta oso maila oneko taldeak izango ditugu aurrean. Baina halako txapelketa bat gurera ekartzea oso garrantzitsua da talde moduan hazten joateko", adierazi du Agustin Ojangurenek.

Partiduz betetako asteburua

Zortzi talde horiek, guztira, hogei partidu jokatuko dituzte. Gaur, egubakoitza, 09:00etan hasiko dute torneoa –Burdinolaren eta Valladoliden arteko partidua izango da lehena–. Eta arratsaldetan 16:30ean jokatuko dute lehenengo partidua eta 20:15ean azkena. Zapatuko eta domekako jardunaldiek ordutegi berbera izango dute. Domekan, finala 20:15ean izango da.

Txapelketako partiduen ordutegiak

Egubakoitza

  • 09:00 Burdinola irristaketa - CPL Valladolid.
  • 10:15 ASME Tucans - CHL Aranda de Duero.
  • 11:30 CPC Vila-real - Tres Cantos.
  • 12:45 Skulls Almassera - CPL Madrid.
  • 16:30 Burdinola - ASME Tucans.
  • 17:45 CHL Aranda de Duero - CPL Valladlid.
  • 19:00 CPC Vila-real - Skulls Almassera.
  • 20:15 CPL Madrid - Tres Cantos.

Zapatua 

  • 09:00 CPL Valladolid - ASME Tucans.
  • 10:15 CHL Aranda de Duero - Burdinola irristaketa taldea.
  • 11:30 Tres Cantos - Skulls Almassera.
  • 12:45 CPL Madrid - CPC Vila-real.

Oharra: zapatu arratsaldeko eta domekako partiduek ordutegi bera izango dute, eta aurreko partiduetako emaitzen araberakoak izango dira norgehiagokaka. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak